TALDE KOHESIOA ETA EGITURA KOOPERATIBOAK GELAN

 Ikasgelan ikaskuntza kooperatiboa aplikatzen duen programa da. Ikuspegi inklusiboa

ardatz hartuta, ikasle orok arrakasta izateko eskubidea duela azpimarratu nahi du.

IK/KI programa hiru eremutan egituratzen da eta baliabide ugari ematen ditu edukiak

lantzeko:

A eremua: Taldearen kohesioa.

B eremua: Talde-lana baliabide gisa.

C eremua: Talde-lana eduki gisa.

Esperientziaren garapena:

A eremuak taldeak kohesionatzea du helburu; horretarako, taldean lan egiteko

prestatzera, kooperaziorako jarrera barneratzera eta pixkanaka ikasketa komunitate

txiki bat bilakatzera bideraturiko jarduerak landuko dira.

Taldean lan egitearen garrantzia eta eraginkortasuna erakusteko jarduerak dira.

Talde osoaren kohesio lortzeko bost motatako dinamikak identifikatuko dira:

 

 

 

dinamikak.

Erabakiak hartzerakoan eztabaida eta adostasuna bultzatzeko taldeko

Elkarren arteko harremana, elkar ezagutzea eta taldearen barruan

distentsioa bultzatzeko taldeko dinamikak.

Ikasle arruntek urritasuna duen kideren baten barne sartze prozesuan parte

har dezaten eta elkar ezagut dezaten bultzatzeko estrategiak eta dinamikak.

Taldeko lanaren garrantzia eta eraginkortasuna erakusteko jarduerak

Ikasleak modu kooperatiboan lan egiteko prestatu eta sentsibilizatzeko jarduerak.

Taldearen kohesioa landu ostean , B eremua lantzea proposatuko da: ikasgelan

ikasleen jarduera lankidetzan egituratuko da, egitura eta teknika kooperatiboez

baliatuta.