LIBURUTEGIA

  Ikasleak irakurtzera eta idaztera bultzatzea, ekintza ludikoa eta atsegina izanda.

  Irakurtzea eta idaztea oso inportanteak dira  Lehen Hezkuntzaren curriculumeko arlo guztietako ohiko egituran eta oso lotuta daude emaitza akademikoekin.

Beste aldetik, oinarrizko konpetentziak garatzeko ezinbesteko alderdiak dira.

Azken urte hauetan ikastetxeko hobekuntza planean bi helburu nagusi bilakatu dira.

Tertuliak berdintasunean oinarritutako solasaldiak dira. Partehartzaileek, testu literario batean oinarrituta, gizarteari buruz hausnartu, eztabaidatu, argudioak eman eta heuren esperientziak kontatzen dituzte.