BIZIKIDETZA PROIEKTUA

  Elkarbizitzaren Behatokia osatuta, bere funtzioak definituta eta martxan jarrita , ikastetxeko indarguneak eta ahulguneak identifikatuta, hobetzeko estrategiak diseinatzea dugu helburu.

  Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna landu nahi dugu. Gaitasun honek aukera emango die gure ikasleei zer errealitate bizi duten ulertzeko, lankidetza-jarduerak egiteko, bizikidetza lantzeko, herritartasun demokratikoa gizarte plural batean erabiltzeko eta gizartea hobetzen laguntzeko konpromisoa hartzeko.

  Aurreko ikasturtean egindako lana kontutan izanda, 2012-2013 ikasturtean jarraituko dugu  Elkarbizitza plana osatzen. Eskola-estamentu guztiek parte hartuko duten behatokia osatu ondoren, bertan eskolan azaltzen diren kezkak, arazoak eta ideiak aztertuko ditugu gure eskolan elkarrekin bizitzen ikasteko.