GURE PATIOA.

Hegoalderantz ematen den patioa oso baliagarria da eskolako jarduerak antolatzeko.

JANTOKIA

Gero eta gehiago erabiltzen da. Orain bi txanda egiten dira ordu batetik hirurak arte. Kudeaketa zuzena izan arren, janaria bertan egiten da.

 

ESKOLAKO BARATZA

2005-2006 ikasturtean proiektu baten bidez hasi ginen bertan lanean eta geroztik emaitzak onak izan dira.

INFORMATIKA GELA

21 ordenadorekin eta arbel digitala bat osatuta, oso aproposa da gure ikasleen artean I.K.T. bultzatzeko.

MUSIKA GELA

Musika ikasgaia 3 urtetik ematen da Haur Hezkuntzan eta gero Lehen Hezkuntzan maila guztietan.

BIDEO GELA.

Asko erabiltzen da bai bideoak, dvdak....ikusi ahal izateko, bai bilerak edo ikastaroak egiteko.

GIMNASIOA

2005-2006 ikasturtean hasi gine erabiltzen. Bere ezaugarriak dela eta, neguan oso aproposa da Gorputz Hezkuntza egiteko.

PSIKOMOTRIZITATE GELA.

Zenbait ordu astero Haur Hezkuntzako ikasleek erabiltzen dute.

 

POLIKIROLDEGIA

Herriko polikiroldegian Gorputz Hezkuntzako klaseak emateko aukera daukagu. Oso aproposa da taldeko kirolak praktikatzen direnean.

 

FRONTOIA

Ondo datorkigu ikasturte osoan zehar,batez ere euria egiten duenean.